Zerbitzuak

Kalitatea exekuzioan eta zerbitzuan

Bezero bakoitzarentzat neurrira egindako irtenbideak proposatzen ditugu. Proiektu bakoitzaren kalitetea bermatzeko, aurrekontuak, epeak eta ingurumena errespetatzea ardatz ditugu.

Hormigoi armatuzko egiturak

30 urtetik gora daramagu hormigoi armatua lantzen, eta horrek eskarmentu handia ekarri digu eraikuntzaren sektorean.

Eraikuntza-enpresa gisa, behar bezala exekutatzea, kaudimen tekniko bikaina eta erantzun azkarra eskaintzen ditugu esku hartzen dugun obra guztietan.

ISO 9001 
Kudeaketan kalitate ziurtagiria
ISO 14001 
Ingurumenean kalitate ziurtagiria
ISO 45001 
Segurtasun eta osasunean kalitate ziurtagiria

1990az geroztik zure zerbitzura

Antton Bilbao Construcciones eraikuntza enpresa bat da, eta eraikuntzaren hainbat arlotan (hormigoi armatuzko egiturak, igeltseritza, saneamendua besteak beste) trebatutako jendeak sortu zuen 1990ean

Etxebizitzak, pabiloiak, hotelak, birgaitzeak, frontoiak eta abar egiten ditugu. Gure ibilbidean zehar Espainian eta Frantzian sustatzaile garrantzitsuentzat egin dugu lan.

Eraikuntzako ingeniari talde zabala dugu, Espainiako eta Frantziako unibertsitateetan trebatua, baita obra-arduradunak, enkofratzaile espezialistak, ferrailak eta igeltseroak ere.

Gure helburu nagusiak kalitateaepeak betetzeaaurrekontura egokitzea eta ingurumena errespetatzea dira.

Babesak

Antton Bilbao enpresan jakitun gara komunitateak zer-nolako garrantzia duen, herri baten gizarte- eta lan-bizitzaren indar integratzaile moduan. Loturak sendotzen lagundu eta hori sostengatu nahi dugu, eta, gure ustez, hori egiteko modu onenetako bat kirol tradizionalaren bidez egitea da.

Hori dela-eta, Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) babesten ari gara, duela gutxi sortua.