Kalitatea exekuzioan eta zerbitzuan
Bezero bakoitzarentzat neurrira egindako irtenbideak proposatzen ditugu. Proiektu bakoitzaren kalitetea bermatzeko, aurrekontuak, epeak eta ingurumena errespetatzea ardatz ditugu.
Hormigoi armatuzko egiturak
30 urtetik gora daramagu hormigoi armatua lantzen, eta horrek eskarmentu handia ekarri digu eraikuntzaren sektorean.
Eraikuntza-enpresa gisa, behar bezala exekutatzea, kaudimen tekniko bikaina eta erantzun azkarra eskaintzen ditugu esku hartzen dugun obra guztietan.
1990az geroztik zure zerbitzura
Antton Bilbao Construcciones eraikuntza enpresa bat da, eta eraikuntzaren hainbat arlotan (hormigoi armatuzko egiturak, igeltseritza, saneamendua besteak beste) trebatutako jendeak sortu zuen 1990ean.
Etxebizitzak, pabiloiak, hotelak, birgaitzeak, frontoiak eta abar egiten ditugu. Gure ibilbidean zehar Espainian eta Frantzian sustatzaile garrantzitsuentzat egin dugu lan.
Eraikuntzako ingeniari talde zabala dugu, Espainiako eta Frantziako unibertsitateetan trebatua, baita obra-arduradunak, enkofratzaile espezialistak, ferrailak eta igeltseroak ere.
Gure helburu nagusiak kalitatea, epeak betetzea, aurrekontura egokitzea eta ingurumena errespetatzea dira.
Babesak
Antton Bilbao enpresan jakitun gara komunitateak zer-nolako garrantzia duen, herri baten gizarte- eta lan-bizitzaren indar integratzaile moduan. Loturak sendotzen lagundu eta hori sostengatu nahi dugu, eta, gure ustez, hori egiteko modu onenetako bat kirol tradizionalaren bidez egitea da.
Hori dela-eta, Lapurdiko Arraun Taldea (LAT) babesten ari gara, duela gutxi sortua.